Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ésperuan égon
estaldu
ésperuan égon. (c). esapidea. Haurdun egon emakumea.   Estar embarazada la mujer Enterau za? Esperuan ei dago Basotxoko neska gaztia. Baita UME ESPERUAN.
espezíal. 1. espezial, espeziála. (b). adjektiboa. Normala baino hobea.   Especial. Ardau au espeziala da. 2. espezíal, espeziála. (b). adjektiboa. Arraro edo berezi samarra.   Especial. Auskalo zela artuko daben, bera dan espezialakin. 3. espezíal. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) Oso ongi. Espezial pasau giñuan Benidorren. Espezial pasau, ibilli, egon...
espiga. 1. espiga, espigia. (d). izena. Etxegintzan, armazoiko tirante bati erdian ateratzen zaion muturra. Espigia irutik bat sartzen da zulo bat eiñ eta postian barruan. Jesus. 2. espiga, espigia. (d). izena. Ziria. Kola ematen zitzaien espigei gogortzeko.
espígau. (b). aditza. Espiga, ziria, sartu.   Espigar. Sin. zirixa sartu. Ik. espiga, ziri.
espíker, espíkerra. (d). izena. Irratiko kirol lokutorea. Espiker onek etxittuk sekula Real Madrilleko orsaixak ikusten. Ia galdua. komentario 1
éspillu, éspillua. (a). izena. Espejo. éspillua etara. (d). esapidea. Errementaritzan, oso akabera fina eman piezari, ispilua bezala utziz. Da orduan an berotze nittuan, da martilluan tirotu ta lenengo agua etara, da gero espillua etara. Bix.
espínaka, espínakia. (a). izena. . Spinacia oleracea. Espinaca.
espírittu, espírittua. (c). izena. Espíritu, idealismo. Izotza eiñ arren egunero bañatze zan errekan; arek zeukan espirittua, arek./ Orrek daukan espirittuakin oinddio demasak eingo jittuk.
espírittu sántu, espírittu sántua. (b). izena. El Espíritu Santo. Ze itten dok ik or Espirittu Santuan arpegi orrekin?
espírittu-púru, espiríttu-purúa. (d). izena. (eufemismoa.) Alcohol de farmacia. Orrek erango leukek espirittu-purua be. Hitz ia galdua. Goikoaren gisako umorezko esaldiren baten entzun daiteke Ik. alkól.
espléndido, espléndidua. (c). adjektiboa. Eskuzabala, opari, bazkari, etab. eman zalea. Gure Tió-Domingo esplendidua zan; etortzen zan danetan duro bana emuten zoskun bakoitzai.
esplíkau. (a). du aditza. Explicar.
esplikazíño, esplikaziñúa. (b). izena. Explicación. Ori baiño esplikaziño geixao barik ezin dabe kalera bota.
esport, espórtak. (c). Belaunerainoko galtzerdi luzeak. Etim.: "sport".
espúela, espúelia. (d). izena. Espolón de ave. Don.
espúmadera, espúmaderia. (b). izena. Espumadera.
estadu, estadua. (a). izena. Estado. Estaduai erosi zotsan enpresia iru durotan.
estadúan. (b). adberbioa. Embarazada. Alakon andria estaduan dago, ero. Ero neskia. Don. Sin. áurdun, enbarazáda. Ik. kargáu.
estáiñu, estaiñúa. (c). izena. Estaño.