Hiztegia
éspanta, éspantia. (c). izena. (Soraluze) Upategia, sotoa. Hala deitzen zaio Goimendi eta Plazentzia aldean bestetan iputeixa deitzen zaionari. Sin. íputei.
espárbel, esparbéla. (d). izena. Makila luzearen puntan txano formako sare konikoa duen arrantza tresna. Esparavel. Eskaillotan makiña bat aldiz eiñ izan giñuan esparbelakin./ Esparbela ero erreminttak egote zien peskarakuak. Aniz. Sin. salábardo.
esparka. 1. ésparka, ésparkia. (d). izena. Banasta, galbahe eta halako ontzien uztaia, aroa. Se dice del aro superior de un cesto, cedazo, etc. Esparkia ertza dok; banasta ertza ta, banasta-esparkia ta, esan izan dok. Klem./ Burdixak zapalduta galbae esparkia apurtu da./ Artaburua bota, banasta esparkan sake eiñ eta sasira./ Ondoeza eiñ eta bekokixa zabaldu zeban silla-esparkia jota.
Silla-esparka entzuna izan da jarlekuaren ertza izendatzeko. Ik. txirrínbola, ezpan. 2. esparka, esparkia. (d). izena. Txondorra egosi ahala, egositako ikatzaren eta gabearen artean nabaritzen den maila. Esparkia esate ako ori, e, iketza eindda daona eta bestian tarte ari. Mateo.
espárru, esparrúa. (d). izena. Segaz mozten ez den zelai esitua, larrerako bakarrik aprobetxatzen dena. Aldapa delako edo leku desegokia delako. Zelai litzateke segatzen dena, eta esparru ez dena. Esparrua, ardixa larrian dabillen lekuai; beixak ero erozein ganau. Bat izaten da zelaixa, bedarra ondu ta...; esparrua esate jakok e segaik ibiltzen eztana, ganaua ibilli bakarrik; esparrua. Don. Baina pastoreak larreak erosten dituenean esparruak erosi dittu esaten da leku batzuetan. Pastoriak esparruak erosi jittuk, eta ordaiña ba ipiñi jakona. "
espártzu, espartzúa. (c). izena. Estropajo. Ala, artu espartzua ta fregaua eittera. Gaztelaniazko "esparto"tik, landare horrekin egindakoa izaten baita.
espérantza, espérantzia. (a). izena. Itxaropena. Esperanza. Esperantzia da azkenengo galtzen dana./ Geroko esperantzan geratu naiz.
ésperuan égon. (c). esapidea. Haurdun egon emakumea. Estar embarazada la mujer Enterau za? Esperuan ei dago Basotxoko neska gaztia.
Baita UME ESPERUAN.
espezíal. 1. espezial, espeziála. (b). adjektiboa. Normala baino hobea. Especial. Ardau au espeziala da.
2. espezíal, espeziála. (b). adjektiboa. Arraro edo berezi samarra. Especial. Auskalo zela artuko daben, bera dan espezialakin.
3. espezíal. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) Oso ongi. Espezial pasau giñuan Benidorren. Espezial pasau, ibilli, egon...
espiga. 1. espiga, espigia. (d). izena. Etxegintzan, armazoiko tirante bati erdian ateratzen zaion muturra. Espigia irutik bat sartzen da zulo bat eiñ eta postian barruan. Jesus.
2. espiga, espigia. (d). izena. Ziria. Kola ematen zitzaien espigei gogortzeko.
espíker, espíkerra. (d). izena. Irratiko kirol lokutorea. Espiker onek etxittuk sekula Real Madrilleko orsaixak ikusten. Ia galdua.
komentario 1
éspillu, éspillua. (a). izena. Espejo. éspillua etara. (d). esapidea. Errementaritzan, oso akabera fina eman piezari, ispilua bezala utziz. Da orduan an berotze nittuan, da martilluan tirotu ta lenengo agua etara, da gero espillua etara. Bix.
espírittu, espírittua. (c). izena. Espíritu, idealismo. Izotza eiñ arren egunero bañatze zan errekan; arek zeukan espirittua, arek./ Orrek daukan espirittuakin oinddio demasak eingo jittuk.
espírittu sántu, espírittu sántua. (b). izena. El Espíritu Santo. Ze itten dok ik or Espirittu Santuan arpegi orrekin?
espírittu-púru, espiríttu-purúa. (d). izena. (eufemismoa.) Alcohol de farmacia. Orrek erango leukek espirittu-purua be. Hitz ia galdua. Goikoaren gisako umorezko esaldiren baten entzun daiteke Ik. alkól.
espléndido, espléndidua. (c). adjektiboa. Eskuzabala, opari, bazkari, etab. eman zalea. Gure Tió-Domingo esplendidua zan; etortzen zan danetan duro bana emuten zoskun bakoitzai.
esplikazíño, esplikaziñúa. (b). izena. Explicación. Ori baiño esplikaziño geixao barik ezin dabe kalera bota.