Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eskú-trápu
esnédun
eskú-trápu, eskú-trápua. (b). izena. Trapo de cocina. Sin. eskú-zápi, esku-zátar.
eskútsu. 1. eskutsu, eskutsúa. (b). adjektiboa. Esku onekoa.   Hábil, mañoso, manitas. Lanian oso eskutsua ei da ta danetik deika dauke. Sin. artétsu, esku onéko. 2. eskutsu, eskutsúa. (c). adjektiboa. Inoiz, "manazas", "torpe" adierazteko erabilia. Eztok ezagutzen? Bai trauskill eskutsu bat. Besotik ebatzen bosk ezautukok.
eskuturreko, eskuturrekúa. (c). izena. ESKUMUTURREKO. Pulsera. Sin. púltsera.
eskúzabal, eskúzabala. (c). adjektiboa. Generoso, -a, dadivoso, -a. Bi aiztak ziero diferentiak die, bata ximurra ta bestia eskuzabala. Gutxi entzuna.
eskú-zápi, eskú-zápixa. (d). izena. Trapo de cocina. Sin. eskú-trápu, esku-zátar. Ik. zapi.
esku-zátar, esku-zatárra. (c). izena. Eskuak lehortzeko eta abar sukaldean erabiltzen den zapia.   Trapo de cocina. Ekarri esku-zatarra eskuak garbitzeko. Izen desberdinen artean adinekoek gehien erabiltzen dutena. Zatar soilik ere bai. Sin. eskú-trápu, eskú-zápi.
esku-zérra, esku-zerría. (c). izena. Pertsona bakarrak erabiltzeko zerra txikia.   Serrote.
eskú-zipillu, eskú-zipíllua. (a). izena. Zura gastatzeko erabiltzen den esku-erreminta. Garai batean matxienbratutako piezen kanalak eta koskak tresna honekin ateratzen ziren.   Cepillo de mano. Ik. kóntra.
ésna. (b). adberbioa. Itzarrita.   Despierto. Zu etorri zanian oinddio esna nenguan./ Gau guztia esna pasau dot. Ik. erne egon.
esnábola, esnábolia. (c). izena. Sagar mota geza, lehen oso ugaria eta estimatua.   Cierta variedad de manzana dulce muy estimada. Esnabolia mairako be estimaua da, baiña errez alperrik galtzen da.
esnati, esnatixa. (d). adjektiboa. "Lo arina daukana. Ain esnatixa zan eze, zaratarik txikiñakin begixak zabaltzen zittuan.
esnátu. (a). da-du aditza. Despertar(se). Sin. itzarri, itzartu (Ub.- Ang.). Sin. itzárri, itzartu.
ésne. 1. esne, esnía. (a). izena. Leche. Goizetan esne puxkat jan da lanera. Goian ikusten dugunez, ESNIA JAN ere entzun ohi da. Agian ESNE-ZOPAK JAN ulertu behar delako. esnebitsetan bizi. (c). esapidea. Erraz eta arazoetan sakondu gabe bizi. Sin. ur gaiñeko bitsetan bizi. esnetsu eta zopatsu ezin da. esapidea. "Dena ezin da. Gazteleraz: 'soplar y sorber no puede ser'". (Lar Antz) esnia eratxi. aditza. Ant. esnia jaso. Ik. eratxi. esnía galdu. (b). aditza. ESNÍA KORTÁU, E. MUDAU, E. ZURBILDU. Cortarse la leche. Bero aundixakin errez galtzen da esnia./ Ama, marmitteko esnia mudauta dago. esnia jaso. (d). Subir la leche la vaca. Goikoaren aurkakoa. Ant. eratxi. esnia jatxi. (a). Ordeñar. Ik. jatxi. esníak gáiñezka eiñ. (b). ESNÍAK ÍGES EIÑ. Desbordarse la leche. Egosterakuan, deskuidau ezkero esniak gaiñezka eitten dau. ésniak partidu. (b). Esnea bezeroei banatu. Uda ta negu esniak partidu biarra gogorra da. Deigarria da pluralean erabiltzea. 2. esne, esnía. (c). izena. (lagunartekoa.) Semen. Eraiñ-eraiñ eiñ ezkero, esniak urtetzen dau.
esneágiñ, esneagíña. (b). izena. Diente de leche. Esneagiñak etxako oinddio jausi.
esnéarri, esnéarrixa. (d). Sutan berotu eta esnetara sartuta esnea egosteko erabiltzen zen harria.
esne bédar, esne bedárra. (c). izena. . Cerraja. komentario 1 Ik. kardubéra.
esnébei, esnébeixa. (b). izena. Vaca lechera. Esnebei oso onak dauzke. Azen.: ésnebei ere bai.
esne-bezéro, esne-bezerúa. (b). izena. El cliente que compra leche. Arandonekuak gure esne-bezeruak izan zien urte askuan. Ik. bezéro.