Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
érrukiñ
ésan
érrukiñ, érrukiña. (c). adjektiboa. Koittaua, oso errukarria, errukiena.   Muy digno, -a de compasión. Andra arek daroia bizimodua Errukarri baino errukarriagoa da errukiñ. Agian errukiñ pertsonaren izaeraz aritzerakoan gehiago, eta errukarri egoeraz. Etim.: Agian: erruki+diña (digno de compasión). Ik. errukárri.
errukíttu. (b). da-du aditza. Compadecerse, hacer sentir compasión. Azkenian familixa artako jiria ikusitta errukittu giñan da geurera ekartzen giñuzen umiak bazkaltzera./ Etzaizte kejau, etzarete iñor errukitzeko moduan da. Azen.: errúkittu ere bai.
erruz. adberbioa. (Antzuola) "Asko eta erraz. Arek gizurra erruz botatze jok./ Orrek dirua erruz jaukak.
ertau, ertaua. izena. (Antzuola) "Casamentero. Gurasuak ez, beste batzuk ibiltzen ziala zuzentzen... Alako neskia eta alako mutilla... ta ertauak zertutakua... ertaua!
ertiríki. 1. ertiríki. (c). du aditza. Erdi ireki, leihoa edo atea puxka bat ireki.   Entreabrir un poco la ventana o la puerta. Ertiriki mesedez bentania aizia sartu deiñ. 2. ertiríki. (c). adberbioa. Entreabierto. Lagaizu atia ertiriki, umiak esnatzen badie be entzuteko.
ertz, értza. (a). izena. Borde, arista, esquina, orilla. Mai ertza buruakin jo ta ebagixa ein neban./ Zure karteria kamiño ertzian topau neban. Ertz bizíxa esan ohi zaio ertz zorrotzari. Kontuz burdiña onekin ertz bizi-bizixak dauzka ta. Artuko neuke nik orren ertza. (d). esaera. Gustora hartuko nukeela horren egoera, kategoria, dirua... Baita, orrek nere ertza, edo, arek orren ertza, etab. ertza egon. esapidea. (Antzuola) ERTZA EUKI. "Dirua, ondasunak euki. Goizper Arbuluneko lokaltxo aretan asi zan, da beittu oiñ daon ertza." (Lar Antz). ertzak il. (c). aditza. (Eibar) Ertz zorrotz eta biziegiei lima leun batekin zorroztasuna kendu.  Matar aristas, chaflanar Lima legunagaz ertzak ilda lagaixozuz.
erúan. 1. erúan. (a). du aditza. ERÚN (D, OS.). Eroan, eraman.   Llevar. Aura Santa Agedara erun, da aura ezkondu. Hil. 2. eruan, eruána. (d). izena. (Eibar) Eroapena, eramana, pazientzia. Gure ama koittauak baeban eruana. (Etxba Eib). eruán-oneko, eruán-onekúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Eraman handikoa.   "Pacienzudo, sufridor. Gerran eta baketan, etxian eta kanpuan, eruan-onekua. eruan-txarreko, eruán-txarrekúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Eraman txarrekoa.   "Irascible, atrabiliario." Eruan txarrekua artu daben gizona.
eruatéille, eruateillía. (b). izena. Eramalea.   El que lleva, llevador. Eztie oinddio etorri txal eruateilliak.
erube, erubia. (Eibar) Salamandra salamandra. Salamandra.
erun. Ik. erúan.
-esa, -esia. (c). atzizkia. Halakoren emaztea izendatzeko erabili ohi den atzizkia. "Monzonesía": Monzonen emaztea. Normalean apeliduaren, karguaren edo gaitzizenaren ondoren; jende handi edo ezagun samar zenbaiti ezarria, batzuetan ez ironia apur bat gabe. Monzonesía, Payrosesía, Alkatesia, Baskesía... Entzuna eukiko eban Maria Baskesia. Aniz./ Monzonesia oinddio or ikusten jonat bolantian aidoso asko.
esáera, esáeria. (b). izena. Dicho popular, locución, refrán... No tiene un significado muy preciso. "San Pedroz kuku ta San Martzialez mutu" da esaeria./ Esaeria da Paskuetan beti euri egunen bat ein biar izaten dabela./ "Goenkale"n oso esaera polittak entzuten die, lenaoko erakuak. Esaera zarretan gizur gutxi. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). esaera zar, esaera zarra. (b). izena. Refrán, pero también se puede oir en el significado de dicho. San Bizente otza, neguan biotza” diño esaera zarrak. Esaerak eremu osoa hartzen du eta esaera zar, berriz, errefrau zentzuan erabiltzen da gehiago.
ésaga, ésagia. (d). izena. Gurdiaren karga hobeto sujetatzeko bi ezpata punten artean jartzen den haga luzea. Esagia, egur luze bat ezpata bixetan sartzen dana. Klem./ Burdi garua kargautakuan esagia jartzen da ezpatatik ezpatara kargia mobidu eztaiñ.
eságapeko, eságapekua. (d). izena. Esagaren azpian geratzen den karga. —Zelako burkaria ekarri dozue? —Ba, esagapeko bat bakarrik. Esaga jarri ondoren, normalean, kargatzen jarraitzen da belarra edo garoa. Gero gainean abar batzuk bota eta sokaz lotzen da.
esaga-ziri, esaga-zirixa. "Esagiak bere lekutik ez deixan urten ezpatan sartzen dan zirixa." (SB Eibetno).
esajérau. 1. esajérau. (a). du aditza. Exagerar. Asko esajeratzen dau onek. 2. esajérau, esajeráua. (a). adjektiboa. Exagerado, -a. Karua da baiña ez esajeraua./ Esajerau bat da ori.
esakuna, esakunie. izena. (Aramaio) "Esaera. Antxiñeko esakunak dittun orreik." (Orm Aram)
esames, esamesak. (c). izena. (Eibar) Habladurías.
esámiñ, esámiña. (a). izena. ESÁMIÑA, -IA. Azterketa. Badatoz esamiñak eta estudixau ein biar.