Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
erregúlar!
errekontxo!
erregúlar!. (b). interjekzioa. Horixe baietz, jakina.   Sin duda, claro que sí. Erantzun gisa beti.
erregútu. (c). dio aditza. Rogar, suplicar. Diru puxkat emuteko erregutu notsan, baiña alperrik.
érreja, érrejia. (c). izena. Reja. Eskolako bentanan errejak ipiñittue umeik jausi eztaiñ.
errejidóre, errejidoría. (d). izena. REJIDÓRE. Antzinako kargua, oraingo auzo-alkatearen parekoa edo. Aura errejidore euan, Gomezkortan, errixan, erriko gizonekin bat, da erriko gizonak pa, preguntau ari, arek esate zittuanak eitten. Hil./ Nik Elusuko ori entzuten neban kapiakin juten zala, da zala auzo-alkatia, auzoko rejidoria. Don.
erréjilla, erréjillia. (c). izena. Rejilla. Sukaldeko keiak urtetzen daben zulua errejillatxo batekin tapau giñuan. Uberako eskoletxeko aterpean zeuden zurezko baranda-zutikoei errejilla deitzen genien.
errejístau. (c). du aditza. ERREKISTAU. Arakatu.   Registrar. Etxe guztia errejistau zoskuen./ Maixan badiardue, da aren zestua errejistatzen batzu batzuk. Ben. Azen.: erréjistau ere bai.
erréjisto, erréjistua. (c). izena. Registro. Orduan basarrittan da errejistuan ibiltzen zien, da topau ezkeo ba, artuta entregau ein biar. Ben./ Errejisto demasa ein zoskun poliziak.
érreka. 1. érreka, érrekia. (a). izena. Río. Errekara goiaz bañatzera. Ubera-errekia, Anguzar-errekia, Antzuela-errekia, Abraiñ-errekia... Deba-ri ostera ibai-xa esaten zaio. érrekan pasáutakua. (d). esapidea. (eufemismoa.) Birjintasuna galdutakoa, larrutan egindakoa. Emakumeez. Errekan pasautakua zala-ta, olakuak esaten zittuan. Don./ "Errekaan pasauta xaok?: esta violada?" (Izag Oñ) érrekiak úrten. (c). Desbordarse el rio. Errekiak urten dau Plazentzian. 2. erreka, errekia. (d). izena. (Oñati) Araotzen, lixiba-lekua edo labaderoa esateko ere erabiltzen da; auzunetan orain dauden puxeta-lekuak jaso aurretik garbiketok errekan egingo zirelako, agian. —Nora zoiaz? —Aizkorbeko errekara, zuen alkondarak garbiketara.
errekadísta, errekadistía. (a). izena. Recadista.
errékaide, errékaidia. (c). izena. Erreka airea, errekak botatzen duen lurruna edo hezetasuna.   Humedad o vapor que despide el río. Se consideraba nocivo para la salud. Bada txiste bat hitz honen kontura: Beiñ ardauzale amorratu bat joan da medikuana gaixua pasau barri, tta onek esaten dotsa: —Txikiteo dezentia eingok ik egunero, ezta? —Ez, aundi-aundixa ez. Pare bat dozena, asko jota. —Ba gaurtik aurrera txikiteua ziero ebitau biok, errekaidian ("recaída") arriskua daukak eta—. Bai gure gizonak ondo entendidu be: erreka aidia txarra zala ta, txikiteua be ebitau bia zala ta, errekatik urrin, Gorla aldera joaten zan egunero bixkarrian botia artuta.
© Jaione Isazelaia
errékarri, errékarrixa. (c). izena. Canto rodado, guijarro. Etxeaurria dotore jarri dau errekarrixekin. Ik. árri béro.
errékarro, errékarrua. (d). izena. Errekaren inguruko sakona.   Cuenca de rio o regata. Errekarrua dok pa errekian inguruko sakona, esate baterako asi Esperantzatik eta gorakua. Don. Gutxi entzuna. Ik. arro.
errekátxo, errekatxúa. (a). izena. Arroyo. Errekatxuan eran dou ura.
errékau, errekáua. (a). izena. Recado. Errekauak eittera noia dendara. errekáua eiñ. (c). esapidea. Bitartekaritza lana egin amodio kontuetan, zita bat jarri, adibidez. Lotsatu eitten aizela. Egon ari trankill, neuk eingo jotsat errekaua./ Zer,
errekazulo, errekazulua. (b). izena. "Ribera escondida entre matorrales y pendientes." (SB Eibetno)
errekiñ, errekiña. (d). izena. Erregaia. Zenbat eta [karobia] aundixaua, errekiña geixau bia dau. Cand. Karobiaz dihardu.
errekondo, errekondua. (b). izena. Erreka bazterra.   Orilla de río. Errekondua segiakin pasatzen zebillen Patxi./ Errekonduan dago zure bizikletia.