Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ebági bédar
éde
ebági bédar, ebági bedárra. (c). izena. . Chelidonium majus. Árnica, celidonia. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra. Sin. árnika bédar, pínpiño bédar.
ebagitzáille, ebagitzaillía. (c). izena. EBAITZEÁILLE. Ebakitzen duena; adibidean EBAITZEÁILLE, -ía. Garilotzia esate jako orri. Ebaitzeailliak eta lotzeailliak (sic) izeten die. Don. Ik. garílotze.
ebai. Ik. ebági.
ebáinddu. (d). du aditza. EBAIÑ-EBAIÑ EIÑ. Egurtu, jo. Ebaindduta laga juan andria. EBAI
ebanjelíxo, ebanjelixúa. (b). izena. Evangelio. Ebanjelixua baiño luziauak izaten die aren erretolikak. Inoiz entzuten da konparazio hau.
ébate, ébatia. (a). (Ubera) Ebagi (edo agian eban arkaikoa) aditzaren nominalizazioa Uberan. Laster datoz gari-ebatiak./ Guraiza onek eztabe ebateik nai. Ik. ebági.
ebátu. (a). du aditza. OBÁTU, OGÁTU, ORÁTU. Oratu, heldu.   Agarrar, asir. Ebatu zostan belarrittik eta ixixa etara ein zostan. Sin. eldu.
ébilla, ébillia. (b). izena. Hebilla.
ebítau. (a). da-du aditza. Evitar. Txikiteua ebitatzearren Gorlara joate zan botiakin.
Ebro. Ibaia. orrek Ebro be erango leukek. (d). esapidea. Edale handia dela.
edáde, edadía. (a). izena. EDARE. Adina.   Edad Ze edade dauka? Adinekoek EDARE ere bai. beiñ edade batera ezkero. (b). esapidea. Adin batera helduta gero. edáde aundíxa éuki. (c). esapidea. Urte asko izan. Guk edade aundixa daukau bai, eta obe dou etxian egotia./ Eibarren bizi don Antoni. Bai, onezkero edade aundixa jaukan ba. Hil. edade maior, edade maiórra. (d). aditza. Mayoria de edad. Edade maiorrerera aillegatzen zanian nai dozuna eingozu. Ik. máior. edadían áurrera joan. (b). esapidea. Urtetan aurrera joan. Zu be oiñezkero edadian aurrera zoiaz.
edadega, edadegie. (Aramaio) "Arbol bravío." (Orm Aram)
edadétu. 1. edadetu, edadetúa. (b). adjektiboa. Adintsua.   Entrado,-a en años. Andra edadetu batekin ikusi dot./ Orren gizona bastante edadetua da. 2. edadétu. (c). aditza. Entrar en años. Beiñ edadetu ezkero kuittak alde guztietatik.
edar. Ik. éder.
édarra, édarria. (d). izena. ERRÁDA. erráda. Ipurdia baino ahoa estuago duen ontzia, ura ekartzeko erabili ohi zena.   Herrada. Ostian eskutarako ura edarran; edarria. Ipurdira zabala ta gora estutu eitte zan. Metro erdi bat altura, ta buruan e andrakumiak eta eruateko, formia, gora estutu zela eitte zeban beian pixua zera zaintzeko. Nik betik zinka o ola ezautuittut. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don. Zinkazkoak edo portzelanazkoak izan ohi ziren gehienak eta buruan eramaten ziren sorkixa (edo solkixa) bigungarritzat ipinita. Latoizko ustaiz inguratutako zurezkoak ere baziren. Ik. sórki.