Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
busti-otz
búztiñ
busti-otz, busti-ótza. (d). izena. Aldi berean bustia eta hotza den eguraldia, barazkiendako-eta oso txarra. Loriandako busti-otza dok txarrena. Klem.
bustondo, bustondúa. "La post-lluvia. Bustondo ederra." (Izag Antz).
© Jaione Isazelaia
butróe, -i, butróia. (c). izena. Errekan arrantzan egiteko sarezko tramankulua.   Buitrón, butrino. Bezperan ipinittako butroiak ikustera joan giñan; bi amorraiñ eta eskaillu pillia zeren.
búzkantz, buzkántza. (b). izena. Ardi odolez eginiko odolosteak.   Morcillas de sangre de oveja. Buzkantzetarako dao ardi au. Buzkantz-ardíxa. Onek zer? Da onek buzkantzardittarako jauzkat. Kentzeko asmuan ero, buzkantzak eitteko. Don. Duela berrogei bat urte arte edo ardiaren urdailak hestetzat hartuz eta hauek odolkiz, berdura xehetuz eta abarrez betez (ez dakit zehatz formula) PASTORE AUNDIXA eta PASTORE TXIKIXA izeneko buzkantz handiak egiten ziren. JANGOIKO AUNDIXA eta JANGOIKO TXIKIXA ere esaten omen zaie leku batzuetan. (?). Ik. ézkontza, odóloste.
buzkantz-árdi, buzkantz-ardíxa. (d). izena. Ardi zaharra. Ik. búzkantz.
búztan. BUZTEN. Azentua bietara entzun daiteke: iru buztán edo iru búztan. 1. buztan, buztána. (a). izena. BUZTEN. Isatsa.   Rabo Beixak buztanakin jo nau. . txakurrán buztanán modúan béti átzian. (c). esapidea. Beti atzera gelditzen direnei esan ohi zaie. Ik. txakurrak dauzka buztanpian!. 2. buztan, buztána. (c). izena. BUZTEN. Zakila. Besua lakotxe buztana jeukan. Taberna giroan, batik bat. Ik. pitíliñ, píto.
buztándu. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Zakildu, buztanaz larrua jo. Ori be, deskuidatzen bada, laster buztanduko juau.
© Arturo Elosegi
buztángorri, buztángorrixa. (d). izena. TXINBO BUZTANGORRI. Phoenicorus ochuros. Colirrojo. Txori txikia.
buztánikara, buztanikaria.
© Arturo Elosegi
1. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. "Buztan luzea eta ikaratia duen txoritxoa.   Aguzanieves." (Saras Hegaz) Buztanikaria dago erretenian ura eraten.
© Ezezaguna
buztanikara ori, buztanikara orixa. ERREKAKO BUZTANIKARA. Motacilla cinerea.
buztanikara zuri, buztanikara zurixa. Motacilla alba.
2. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. Neskatila pizpirita eta geldigorra.   Dícese de la chicas muy señoritas y nerviosas. Eraztuntxo au eta lazo gorri au ekarrittut gure buztanikariandako. Doinu maitekorrean esan ohi da.
buztankára. 1. buztankara, buztankaría. (b). izena. Buztan-kolpea.   Golpe con el rabo. Beixak buztankaria jo dost mosuan. 2. buztankara, buztankaría. (c). izena. (arrunkeria.) Zakil-kolpea edo bultzada.   Golpe o empujón de pene. Ointxe buztankara batzuk emongo gontsakek pa baten bati.
buztántsu. 1. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Buztan handia duen animalia.   De rabo grande. Txakur klase batzuk oso buztantsuak izaten die. 2. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Adar-soinu giroan, zakiltsua, zakil handia duena.   De pene grande Eztok pieza aundixa baiña buztantsua izangok seguruen.
buztánurkilla. 1. buztánurkilla, buztánurkillia. (d). izena. Forficula auricularia. Zomorro hegalaria.   Tijereta Sin. buztanbikotx, txantxurkilla. (Eib.) 2. buztánurkilla. Ik. míru.
buztan-ziri. 1. buztan-ziri, buztan-zirixa. izena. (Eibar) Inuzente Egunean jendeari burla egite aldera atzealdean zintzilik jartzen zitzaion buztan antzekoa. Buztan-ziri aundi bat atzian ebala juan zan auzokuari inuzente eraittera. (AAG Eibes) 2. buztan-ziri, buztan-zirixa. adjektiboa. (Eibar) Pelma. Gaiñetik kendu eziñik daukat au buztan-zirixa. (AAG Eibes)
buztan-zúrda, buztan-zurdía. (d). izena. Pelo de rabo. Ik. zúrda.
© Arturo Elosegi
buztánzuri, buztánzurixa. (d). izena. Oenanthe oenanthe. Collalba. Txori txikia
buztingórri. 1. buztingorri, buztingorrixa. Arcilla. Ik. búztiñ. 2. Buztingorri. toponimoa. Antzuola eta Oñati arteko mendian dagoen baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona.   Caserío situado entre Antzuola y Oñati, en lugar muy apartado, que da origen a una locución. Formal ezpaabill Buztingorrira bialduko aut kriau. Ik. Pikúlitta.
buztinzuri, buztinzurixa. izena. "Buztin klasia, leku jakinetan bakarrik topatzen dana. Buztingorrixa baiño tenperatura bajuaguetan egosten danez, berori erabiltzen da teillak egitteko, edozein labatan egosi leikiezelako." (SB Eibetno)