Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
búrruka
burtúel
búrruka, búrrukia. (a). izena. Pelea, lucha. Burrukia egon da tabernan. búrrukan. (a). adberbioa. Peleando. Mutiko orrek beti burrukan dabitz. Orain jende asko “burruketan” esaten hasi da. Orain jende bat «burruketan» esaten hasi da. búrrukan eiñ. (a). du aditza. Pelearse. Orregatik eztou burrukan eingo. burruketan. adberbioa. (Eibar) "Peleas de broma. Bi talde egin eta alkarren kontra hasten ziran burruketan. Jokoa ez zan izaten ikubilka, alkarri heldu eta botatzia baiño, lepotik, samatik, gerrittik... miñik egin barik." (SB Eibetno).
burruka-oillar, burruka-oilarra. (c). izena. Gallo de pelea.
burrukári, burrukaríxa. (d). izena. BURRUKALARI. Borrokan egin zalea.   Aficionado a las peleas. Gure amak eta sarrittan e “"oillar mokózorrotza dok ori”", burrukarixa ero baldin bazan. Don. Gutxi erabilia. Orain burrukalari gehiago
burrun-burrun. (a). Kendu, burru-burrun dator da. Onom. Kendu, burru-burrun dator da.
burrundára, burrundaría. (a). izena. Erleek, motorrek, autoek eta abarrek ateratzen duten hotsa.   Ruido que producen las abejas, motores, coches, etc. Zuluan sartu ta egundoko burrundarak etara zittuan kotxiakin. burrundára baten. (b). esapidea. Arrapataka eta zarata baten. Goizian goizetik burrundara baten dabill gure ama./ Motorra pasau dok etxe aurretik burrundara baten. burrundarán ibilli, pasau. (b). Andar, pasar, con ruido, estrépito. Beti burrundaran ibiltze zuan da azkenian baztarra jo juan.
burtáket, burtakéta. (c). izena. Gurdiaren taketa.   Estacas que se colocan en los bordes del carro. Burtaketak etxian lagata joan giñan garotara. Sin. táket.
burtápa, burtapía. (c). izena. Gurdiak atzean eta aurrean duen atea.   La puerta delantera y trasera del carro. Burtapak aaztuta joan giñan arbittara. Atzeko tapa eta aurreko tapa dira.
burtarása, burtarasía. (d). izena. Cada uno de los dos largueros del carro. Sin. arasa.
burtárdatz, burtardátza. (c). izena. Gurdi ardatza.   Eje de carro. Burtardatzari jaboia egiten omen zitzaion gutxiago berotzeko. Burdi-bolantearena burdinazkoa zen Sin. búrtzill. Ik. burtásto, ardatz.
burtárrasto, burtárrastua. (c). izena. Gurdi arrastoa, gurdi gurpilek bidean egiten duen marka edo zanga   Huella de carro. Bizikletan zoiala burtarrastuan erruberia sartu ta buruz bera jausi zuan.
burtásto, burtastua(k). izena. Burtetxea eta burtardatzaren arteko piezak, pisua bere gain hartzen dutenak.   Piezas intermedias entre el eje y la cama del carro. Ez berotzeko jaboia eitte jakon gaiñian, astuak, burtastuak. Gero burdiñazkuak etorri zien, lenao egurrezkuak zien burtastuak, eta berotu eitte zeben ardatza eta eitte jakon jaboia. Da an juten zuan irrintzia juaz. Don.
burtate, burtátia. (b). izena. Gurdiak arasetan sartuta, gurpilak babesteko edukitzen dituen oholak. Arbi kargarekin, basoko egurrarekin eta horrelakoekin erabiltzen dira, arbiburuak edo egurrak sar ez daitezen arasa eta gurpilaren artean. 35 cm inguru altuan eta zabalean, gutxi gorabehera.
burtéra, -e, burtería. (c). izena. BURTÉDE. Gurdi hedea. Uztarriak erdian partika-punta sartzeko duen larruzko eraztun sendoa.   Anillo de cuero grueso donde se introduce la punta de la pértiga. Burteria apurtu eta errekara joan zan burdixa, irixak aurrian zittuala. Ik. éde.
burterráilla, burterraillía. (d). izena. Burkama osatzen duten zurezko zeharkakoak. Ik. errailla.
burtési, burtesíxa. (d). izena. Kaja hurritz makilazko hesiz egina duen gurdia.   Carro con la caja hecha de trenzado de palos de avellano Sin. burzesto. Ik. burkúbeso, esi.
burtétxe, burtetxía. (c). izena. Lecho de carro. Sin. burkáma.
burtezpáta, burtezpatía. (c). izena. Gurdi-ezpata. Gurdiaren atzealdean bat eta aurrealdean bestea joan ohi den egur sendo luzexka.   "Palos que se ponen delante y detrás en la cama del carro para que no se caiga la carga sobre el ganado." (Azkue). Burtezpatiak eusten dotsa bedarrai. Sin. ezpata.
burtirríntza, burtirrintzía. (d). izena. BURDI-IRRINTZA, IRRINTZA. Burtardatzak, oliorik ez duelako edo, ibiltzerakoan ateratzen duen zarata zorrotza.   Chirrido de eje de carro mal engrasado Danak illaran, burdixak irrintzia, iiii, dana burtirrintzia. Danak beren erropa zuri edarrak, beren borla ederrekin ganauak... Hil./ Lenao egurrezkuak zien burtastuak, eta berotu eitte zeben ardatza eta eitte jakon jaboia. Da an juten zuan irrintzia juaz. Don./ Txirrrii, burdi-irrintzak. Pasatzen da bai ikusi (arriuak), geu gaztiak eta, kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Burdixai irrintzak, tirrirriii, preparau eitte i zittuen. Ben. Goiko adibideetan ikusten denez, arriua senarraren etxera eramateko apropos gertatzen zen gurdia bidean burtirrintzak eginez joan zedin. Sin. irrintzaráta. Ik. árrio, burtásto.
búrtol, búrtola(k). izena. Gurdiaren zoruko eta alboetako oholak.   Las tablas laterales y del fondo del carro. Burtolak jarri burdixai, araetara goiaz eta. Burtolak ipinita burkaja osatzen da.
burtorrazi, burtorrazixa. (d). izena. Burtastoa bere posiziora jasotzeko erabiltzen den tresna. Zien bi egur formia emonda, egur klase gogorra, jeneralmente artia ero pagua, eta gero ari presiñua eitteko gora, burtorrazixa. Don.