Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
beiésne
bekotz
beiésne, beiesnía. (b). izena. Leche de vaca. Ik. artésne.
bei-gaztáe, -i, bei-gaztáia. (b). izena. Queso de leche de vaca.
béingoz. 1. beingoz. (c). adberbioa. BEINGUAN. Behin betiko.   De una vez para siempre. Pagaiozu beingoz eta aber ixiltzen dan./ Biar datoz ojalateruak; ia beingoz akabatzen daben obria./ Aber gure neskiak beinguan aprobatzen daben kursua. 2. beingoz. (c). adberbioa. Al menos esta vez, al menos una vez. Mutikua!, ia beingoz beintzat atia ixten doken./ Tia Ixidora bisitatzera juan biako ziñakie, beingoz beintzat. Beingoz beintzat, osorik eta jarraian entzun izan dut.
beinguágatik. (c). adberbioa. Por esta vez, por una sola vez. Beinguagatik eingotsut itzulpena baiña urrengorako beste bat topau./ Beinguagatik etxako inporta baiña azkena izan deila.
beingúan. 1. beingúan. (c). adberbioa. Berehala, baina ezezko esaldietan. Ez aiz beinguan etorri. Asko tardatu duela, alegia. Gutxi erabilia. Sin. belakúan. 2. beingúan. Ik. beingoz.
béinke. (b). interjekzioa. Izan ere, ene bada...   Si pues, ya lo creo... Beinke: zer ikusi, a ikasi. (SM Ezten)./ Beinke-beinke, zeiñek pentsau bia zeban alakoik./ Beinke, baulian, oiñ armaixo utsak dare, baiña len dana baula zan da. Ben. Etim.: "bien que".
béintzat. (a). juntagailua. BÉINTZET. Bederen.   Por lo menos, siquiera. I beintzat ez aiz alperrik galduko. Ik. béiñepeiñ.
béiñ. (a). adberbioa. Una vez. béiñ ero béiñ. (c). adberbioa. Noiz edo noiz.   Alguna que otra vez. Beiñ ero beiñ joan izan naiz teatrora. béiñ ero bérriz. (c). adberbioa. Noiz edo noiz. Mozkor-mozkor eindda ikusi dot beiñ ero berriz. Sin. nóiz ero nóiz.
béiñepeiñ. (b). juntagailua. BEIÑEPEIÑIAN. Behinik behin, behintzat.   Al menos, siquiera. Beiñepeiñ aurten ez ari aaztu aman egunian etxera etortziakin. Beintzat eta beiñepeiñ sinonimo gisa erabiltzen dira, baina bigarrenak adierazkorragoa dirudi.
béittu. (b). dio aditza. Begiratu.   Mirar. Beittu nun dagon txakurra./ Nik Ixabeli beitu notsan albora ta, Bidalek pe beitu oskun guri. Fran. (AA BergEus). Agintzerakoan erabiltzen da gehienbat. Ik. begirátu. beittu bat. (c). Begirada bat, begiratu bat. Emoixozu beittu bat umiai. beittu baten. esapidea. A primera vista. Beittu baten ondo bizi da. (Lar Antz)
Béizu. (c). toponimoa. Elgetako Goimendi auzoko baserria.   Caserío de Elgeta, que aparece en el siguiente dicho: Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu. Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu. esaera. Azula eta Beizu hurbil dauden bi baserri dira. Leku aldapatsuan eta urrun daude, eta hortik esaera.
bekaiñeko betule, bekaiñeko betulia. (d). izena. Ceja. Ik. betúle.
bekárra, bekarría. (d). izena. Begiko makarra.   Legaña. Oinddio bekarrak kentzeke nator. bekarráik pe opa ez. (c). esapidea. Borondate txarrekoa, gutxikoa izan. Eztotsa iñoi bekarraik pe opa.
bekarráik pe opa ez. (c). esapidea. Borondate txarrekoa, gutxikoa izan. Eztotsa iñoi bekarraik pe opa.
békarti, békartixa. (c). adjektiboa. Bekarrak izan ohi dituena.   Legañoso, -a. Anai-arreba guztiak die oso bekartixak./ Zu txikittan oso bekartixa ziñan.
bekeke. BEKEREKE. Ant. bekeke. 2. bekeke. onomatopeia. "Balido de cabra, oveja." (SB Eibetno).
bekoaize, bekoaizia. (d). Udan, iluntzean, hodeia dagoenean jotzen duen haizea. Don.
békoki, békokixa. (a). izena. Kopeta.   Frente. Bekokixan artu dau golpia. BEKOKI ILLUNA. (b). Ceño fruncido. Ik. betózko.