Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
basakatu, basakatúa. (b). Gato montés (?). Katamixar, paparrori, paparzuri, jineta eta abarri, gutxi daudelako oso ezagunak ez direnez, askok basakatu generikoaz deitzen dio.
basáko, basákua. (d). adjektiboa. (Eibar) Basatia.   "Montaraz. Alperrik kalera etorri eta kalian geldittu, basako aundi bat izan zan beti.
basakrístau, basakristáua. (c). izena. Pertsona hezigaitz, kirten eta basati xamarrengatik esan ohi da.   Dícese de las personas muy rudas y asociales. Ori ezta personia, ori basakristaua da.
basaliñu, basaliñúa. (d). Linum bienne, etab.. Lino silvestre.
basalizar, basalizárra. izena. . BASOLIZAR. Sorbus aucuparia. Serval de los cazadores.
basaperréjill, basaperrejílla. (d). izena. . Petroselinum hortense. Perejil silvestre. Ortuko perrejila bezalakoa, berez harri artean eta etxe ingurutan hazten dena.
© Jaione Isazelaia
básarri, básarrixa. (a). izena. BÁSERRI. Caserío. BASARRIKO OGIxa eta KALEKO OGIxa bereizten dira. Eta BASARRIKO ESNIA, ARRAUTZAK, etab. Kalia ondo dabillenian, baserrixa be ondo. esaera. (Antzuola) Baserriak kalearen beharra duela adierazten duen esaera. "Sin.: Kalian diruik ezpadao, basarrixan jai." (Lar Antz).
basarri-arotz, basarri-arotza. (c). izena. "Carpintero dedicado a arreglar y construir caseríos y aperos de labranza." (SB Eibetno).
basárrittar. BASÉRRITTAR. 1. basárrittar, basárrittarra. (a). izena. Habitante de caserío. Ant. káletar. 2. basárrittar, basárrittarra. (c). izena. De modales o comportamiento rústicos. Ez ari izan basarrittarra./ Basarrittarraua dok goldia baiño. Kaletarrek adar-soinuan erabilia, batik bat.
básatza.
© Jaione Isazelaia
1. básatza, básatzia. (c). izena. Lokatzadia.   Barrizal Mekauben, emen jak basatzia, oiñetako guztiak kakaztuko jittuau. Ik. kákatza, lokátzari, lokátzarte.
2. básatza, básatzia. estepan. (c). izena. Elur zapaldu eta urtsua. Azkenengo edurtian egundoko basatzia ein zan Bergako kaletan.
basáuntz, basáuntza. (b). izena. Ciervo, corzo, etc. Aspaldian horrelako abere gutxi egon da gure basoetan.
basíllora, basílloria. (d). izena. Zahi zabala bakarrik kendutako irinez egindako ogia.   Pan integral, hecho de harina a a la que después de la molienda solo se le ha quitado el salvado grande, no el menudo. Gose-denporan makiña bat ogi beltz jandakuak gaittuk. Basilloria esaten jakuan./ Zai zabala kendutako baiña zai-birriña kendu bareko iriñez einddako ogixa dok basilloria. Bi aldiz eralgi biar izate zuan iriña ogi zurixa nai zanian. Klem./ Basilloria. Aura eitten zan, labekosua eitten zanian —eitten zan zortzixan beiñ— lelengo egunian jateko, biguna jateko, gero jateko txarra izete zuan aura, egunian jateko basilloria. Don. Ik. báe, sálga, zaidun ogi.
baskilla, baskíllia. izena. Ardien gaitza. Denbora gutxian hil egiten dira. Duela gutxirarte ezezaguna zen hemen.   Basquilla. Bai bai, ori baskillia dok, neuk ekarriko juat bakunia ta bakunau eingo jittuau. Enr.
báskula. 1. báskula, báskulia. (b). izena. Pisu handiak pisatzeko tresna.   Báscula. 2. baskula, baskulia. izena. (Eibar) "Báscula. Eskopetian atala, txispian mekanismua daukana eta kartutxuak kamaran sartu ahal izateko kañoiakin baskulatzen dana." (SB Eibetno).
báskulagiñ, báskulagiña. (b). izena. (Eibar) Armagintzako lanbideetako bat. Eskopeta-baskulak egiten dituena.   "Basculero. Aranbeltz anaiak, baskulagiñ onenetarikuak.
1. báso, básua. (a). izena. Vaso. basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
2. báso, basúa. (a). izena. Bosque, monte. Aizkorrira edo Udalatxera joatea, adibidez, BASORA JOATEA da Leintz aldean; Bergara inguruan MENDIRA JOAN entzuten da gehiago. Abereak ere basoan ibiltzen dira. Ik. méndi, mendíra bóta (ardixak, beixak). basua jo. (c). aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo.
basobide, basobidia. "Camino de monte." (SB Eibetno).