Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ateérdi
atondu
© Anaje Narbaiza
ateérdi, ateerdíxa. (d). izena. Atea goi eta behe, bi zatitan partitua dagoenean, goiko partea.   Hoja superior de la puerta. Atia, ta goikuai ateerdíxa. Don. Behekoa ate, soilik. Sin. atesaiétera.
atéeta, atéetia. (c). izena. (Oñati) "Toda la delantera
ategórri, ategorríxa. (d). izena. Uberan hala esaten zaio hilerriaren kontra dagoen bataiatu gabekoen edo "gorrien" kanposantu txikiari. Ez ei dago inor lurperatuta. Kanposantu gorrixa ere esaten zaio.
atéjoka. (b). adberbioa. Llamando a la puerta. Nun zendeten? Ordu erdi inguru ein ddot atejoka.
atekriskéta, atekrisketía. (c). izena. ATEKISKETA. Picaporte. Atekisketa gaiñeko danak dorauak./ Konde gaztia, gizon alako... gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen-da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus) Ik. kriskéta.
atémarko, atémarkua. (b). izena. Marco de puerta. Antxitxiketan nendorrela atemarkua jo eta kriston gaztaikua artu najuan. Ik. bentána-márko.
atenzíño, atenziñúa. (a). izena. Atención. atenziñúa emun. (c). Llamar la atención. Zelako jardiña dauken... atenziñua emutekua./ Da ola atenziñua emun kuartelian, sarjento zaztarren batek entzuten baldin bazoskun. Don.
áterpe, áterpia. (b). izena. Euriak jotzen ez duen lekua.   Lugar donde se está a resguardo de la lluvia. Eurixa asi zan da arbola baten azpixan billau giñuan aterpia. Ik. abáro, éstalpe.
atérrarte, atérrartia. (b). izena. Aterrunea.   Lapso entre dos chaparrones. Aterrartia aprobetxauaz letxugatara noia. Sin. atérruna.
atérri. (a). adberbioa. ATERRIK. Ateri, euririk gabe.   Escampado. Guazen aterri dauan bittartian. ATERRIK ere esaten da. «Aterri-rik», ziur asko.
atérruna, atérrunia. (c). izena. Ik. atérrarte.
atértu. (a). du aditza. Euria gelditu.   Escampar, parar de llover. Eztau atertu gau guztian.
atesaiétera, atesaiéteria. (d). izena. ATESAIETARA. Kanpoko atea bi zatikoa denean, goiko zatia. Behekoari ate, soilik. Sin. ateérdi. Ik. saiétera.
atétranga, atétrangia. (c). izena. Tranca de puerta. Sin. tránga.
atetxákur, atetxakúrra. (b). izena. Aterako egokia den txakurra.   Perro idóneo para guardar la puerta. Nai bozue, neuk jaukat zuendako moduko atetxakurra politta.
ate-txóri, ate-txoríxa. (d). izena. Quicio de puerta. Don. Ik. txori.
atezúlo, atezulúa. (c). izena. Ate bitartea.   Resquicio de la puerta. Onek basarriko atiok, bakizu, onek, bi zatiko ate onek; gu joan da, gabian ixi-ixilik atezulotik begira, Mikaela pipia erretzen. Eli. Sarraila-zuloari ere deitzen zaio atezulo.
aton, atona. (Antzuola) "La persona bien aseada y compuesta." (Izag Antz).