Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arra-árra!
arrakátu
arra-árra!. (b). onomatopeia. Euri patxadatsu eta ugariaren onomatopeia.   Onomatopeya de la lluvia tranquila y abundante. Bart erretirau nitzanian eurixa ziarduan arra-arra. Sarra-sárra ere bai.
árrabete. (b). Esku baten luzeera.   Palmo. Arrabeteko aua dauka gutxienez./ Katu aura bada gutxienez iru arrabete luze. Sin. árra. Ik. azbéte, oinbéte.
arrábixa, arrábixia. (b). Amorrua.   Rabia. Eztakizu zelako arrabixia emoten dostan. Gutxi erabilia, amorro da arrunta;. Zarrak barri, zarren konsolagarri eta gaztien arrabixagarri. (d). esaera. "Zer berri?" galderari eman ohi zaion erantzuna.
arradan. izena. (Eibar) "Probetan, harrixa tirakada bakarraz mobitzia. Eta esaten zuan Ik. ausíxan mobidu, etara....
arrágo, arrágua. (d). izena. Mea edo metala urtzen den ontzi txikia.   Crisol. Grafitoz edo beste material erregaitzen batez eginda egoten da. Gehienetan burdinazkoak ez diren aleaziotarako erabiltzen da. Estalki batez babesten da metala sugarretatik. Sin. su-kátillu.
árrai. 1. árrai, árraixa. (d). izena. (Eibar) Hegazti harraparia orokorrean. Ik. míru, txitxalapur. 2. árrai, árraixa. Ik. Agárre-égi.
arráinddun, arrainddúna. (c). izena. Arrain saltzailea.   Pescatero. Arrikotxo arraindduna motokarruakin ibiltze zan. Sin. peskatéro.
arráiñ. 1. arráiñ, arráiña. (a). izena. Pez, pescado. Harrapatutakoari peskau ere esaten zaio. 2. arráiñ, arráiña. (b). izena. Bicho, elemento, en frases expresivas. Ori dok arraiña ori! Ik. elémentu, -o.
árraiñótan!. (c). interjekzioa. ARRÁIXOTAN, ARRÁIXUA. Arraioa! Harridura edo ezusteko txarra adierazten duen hitza. Haserre-doinu handirik gabe esaten da.   Interjección que denota extrañeza y contrariedad, pero que se pronuncia sin gran gesto de enfado. Arraiñotan! Oilluak ein dabe langintzia letxuga artian./ Goiz etxera etortzekotan ziñaten baiña, arraiñotan! saiatu zate nunbaitten. Gure amari arraiñotan entzun izan diot eta aitari arraixua.
© Migel Mari Elosegi
arráipardo, arráipardua. (c). izena. ARRÁIFARDO, ARRAI, ARRANBALTZ. Buteo buteo. Ratonero, busardo.   Hegazti harrapari handia. Arraifardua bota zeban gure aittak bein.
arrai txiki, arrai txikixa. (d). izena. Falco tinnunculus. Cernícalo. Sin. gabillara txiki, mirutxiki.
arraitz, arraitza. (d). izena. Sega zorrozteko harria. Sin. ségarri. Ik. arráiztu.
árraixa, árraixia. (a). Marra.   Raya. Kuaderno guztia arraixaz eta borroiz beteta dauka.
arráixo. ARRÁIÑO. 1. arráixo, arráixua. (b). adjektiboa. ARRÁIÑO. Demonioa.   Condenado, puñetero. (Aunque menos despectivo y más cariñoso). Noiz etorriko ete dok gure mutiko arraixua./ Nun ete dabill txakur arraixo ori? 2. arráixo!. (b). interjekzioa. ARRÁIXUA!, ARRAIÑUA!, ARRANOPOLA!. Recoño, demonios. Arraixua! Neri pasatzeko eztok asko./ Arraixua! Esan da esan da kasoik pez. Esaldi hasieran ia beti. Sin. arránopola!. Ik. árraiñótan!. arráixo. (b). interjekzioa. Gauza bera, baina galdegilearen ondoren. Nun arraixo laga jittuat pa giltzak./ Zela arraixo nai dok flakatu ainbeste janda. arráixuak ezpaittuan!. (c). interjekzioa. ARRÁIXUAK EZPAITTUAN. Arranopola! Esaldiak indartzeko, hauen ostean gehienetan. Oinddiokan entzun bia jostak ederrak, arraixuak ezpaittuan./ Ez aiz bela etorri, arraixuak ezpaittuan.
arráiztu. (c). du aditza. Sega harriz, arraitzez, zorroztu.   Afilar la guadaña con la piedra. Sega-jokuan anaiak arraizten zotsan segia. Sin. arríttu, ségia zorroztu.
arrakalada, arrakaladia. izena. (Antzuola) "Arropako edo oihaleko urratua. Arrakaladia iñ ddau alkondaran". Sin. arratára.