Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arkoiris
armoníxa
arkoiris, arkóirisa. (b). izena. Arco iris. Leintz aldean arrunta, Bergaran ere esaten da baina ostarku bizirik dago hiztun gehienen ahotan. Sin. ostárku.
árku.
© Jaione Isazelaia
1. arku, arkúa. (a). izena. Arco. Bergarako aiuntamentuak arku ederrak dauzka.
2. arku, arkúa. (d). izena. Karobiaren labe gainaldean kareharriz egindako kupula formako egitura.   Bóveda. Ta a zerrau atzenengo sartze zan arrixak; aek itteban lotu, da a arkua eitteko laguntze akon zeakin, arrixa ipini aala atzetik kargau jausi ezteiñ, katiau. Cand. Labe barruko arkua egiteko esperientzia eduki behar zen, eta baziren bereziki horretan trebeak zirenak. arkua artu. Karobi barruko kareharriarekin ganga eraiki. Ni enao neu arkuik artzen ibilitta sekula; nere anaia bai. Andres. 3. arku, arkúa. (b). izena. (Eibar) Su-armetan kolpekaria (gatillua) babesteko pieza.   Guardamonte. Arku gaiñeko kakua jaukak eskopeta onek.
arkume, arkumia. izena. Cordero. Billotx erabiltzen da Bergaran, baina berba-jolas bitxi honetan agertzen da gipuzkerazko arkume. Bertan arkumea gertatzeko errezeta interesgarria ematen da: Arkumia ekarri dutela, nola gertatu eztakitela, koiperakin tarteran, perrejill saltsa, kipulorum kipulorum, per omnia sekula sekulorum, amen. Klem.
© Aitor Usobiaga
árkupe, árkupia(k). izena. Soportal, Espacio debajo del arco. Por antonomasia, los soportales del Seminario y del Ayuntamiento. Arkupetan etxoingotsut. Pluralean gehienbat. Bakarra denean, singularrean. Elgetako arkupian aize ederra egongo da.
© Jaione Isazelaia
árlandu, árlandua. (c). izena. Harri landua.   Piedra labrada, de sillería. Etxe orrek arlandu ikusgarrixak dauzka.
arláta, arlatía. (d). izena. Teilatu ertzetako lata, alde batetik lodiagoa dena teilari eusteko. Arlataren neurriak honako hauek ei dira: zabalean hamar eta sendoan alde batean bost eta bestean bi. Alde mehea da latarekin bat egiten duena, eta bostekoa kanpo aldera jartzen dena. Ik. lata.
arlázta, arlaztia. (d). Harlauza. Don. Sin. arlósa, losa.
© Jaione Isazelaia
arlósa, arlosía. (c). izena. Harlauza.   Losa de piedra. Etxeaurria dotore ipiñi dabe arlosa gorrixekin. Sin. arlázta, losa.
arlóte, arlotía. (b). adjektiboa. Nagia, narrasa, ganora gutxikoa.   Vagabundo, -a, desarrapado, -a. I beziñ persona arloteik etxuat sekula ikusi.
arlotekeríxa, arlotekerixía. (b). izena. Nagikeria, narraskeria, ganorabakokeria.   Dejadez, falta de fundamento. Baneukan makiña bat zeregiñ, baiña arlotekerixan pasau dot uda guztia.
árma, armía. (a). izena. Arma. Tiragomia baiño arma okerragoik ezpalego.
© BUAko guztiak
armáarri, armáarrixa. (d). izena. Escudo. Leengo etxejaunen (etxejauna esate jakuen), da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin-da. Don.
armagintza, armagintzia. (b). izena. Arma-industria. Armagintzia Eibarren antxiñako lanbidia. (Etxba Eib). Sin. armeríxa.
armagiñ, armagíña. (b). izena. (Eibar) Armagintzan diharduen bihargina. Armero. Naixago armagiñ izatia, basarriko baiño./ Armagiñak asko ziran len Eibarren. (Etxba Eib).
armáilla, armáillia. (b). izena. Harrizko maila.   Peldaño de piedra. Zazpigarren pisura igotzeko berreun armailla igo bia die. Ik. máilla.
ármaixo, ármaixua. (a). izena. Armario. Ik. arása-ármaixo, errópa-ármaixo, sukalde-armaixo.
armaixo aundi, armaixo aundíxa. (d). izena. Arropa zintzilik edukitzeko moduko armarioa. Ik. errópa-ármaixo.
armazóe, -oi, armazóia. (c). izena. Edozein gauzaren egitura. Armazón. Armazoia ifintzen da enkolauta; gero ia kolokau eitten da, bisagriakin eta kolokatzen da markuan. Sebas. Donatorentzat, adibidez, etxearena eskeletua da; armazoia erremintentzat erabiltzen du gehiago. Sin. eskéleto, zúraje. Ik. etxe.
armeríxa, armeríxia. (a). izena. (Eibar) Armagintza. Asko ziran baserrittik etortzen ziranak armerixara. (Etxba Eib). Sin. armagintza.