Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ardi-gánau
ardúradun
ardi-gánau, ardi-ganáua. (d). izena. Especie ovina. Danak batera artuta ardiganaua. Don./ Ardi-ganaua dabillen tokixan lirdika asko itten da.
© Ezezaguna
ardí-mózte, ardí-móztia. (c). izena. Esquileo. Laster asiko da ardi-moztia. ARDI-MOZTEN. Esquilando. Gaur ardi-mozten ibili gaittuk. Don./ Udan, euzkixa gora doianian, San Antoniotan asi eta Santiagotarako moztuta beintzet komeni. San Pedro ingurua sasoik onena. Don./ Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp./ Ni enai artistia ardi mozten. Luis.
ardibide, ardibidia. (d). izena. Ardiak basoan egiten dituen bidezidorrak. Ardixak, ibillixaz basuan beti bide-txingor batetik, zittuen eregi ardibidiak. (Etxba Eib).
ardi-errebáiñu, ardi-errebaiñúa. (c). izena. Rebaño de ovejas. Sin. artalde. Ik. errebáiñu.
ardiérren, ardierréna. (c). adjektiboa. Beti atzean gelditzen denari esan ohi zaio. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina.   "Se dice del último, del que demora, del que queda rezagado." (Etxba Eib). Emen dator, alakon baten, gure ardi-errena. Azen.: ardíerren ere bai.
ardigáldu, ardigaldúa. (c). adjektiboa. Bakartia, inori jaramon asko egin gabe ibiltzen dena. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina.   Persona solitaria, que no hace mucho caso a los demás. Nun ete da gure ardigaldua?
ardi-gaztáe, ardi-gaztai, ardi-gaztáia. (b). izena. Queso de oveja.
© Jaione Isazelaia
ardi-gonaiza, ardi-gonaizak. (c). izena. ARDI-GURAIZAK. Ardia mozteko artaziak.   Tijeras para esquilar ovejas. Ardi-gonaizak esate jaten len. Felipe.
ardiille, ardiillia. (b). izena. Artilea, ardiaren ile gordina.   Lana de oveja sin tratar. Ardiillia be garbittu ein bieda, bere forman, jo ein bieda, gero kardau ein bieda. Hilari. Sin. ardílana, artílle.
árdiki, árdikixa. (b). izena. Ardiaren haragia.   Carne de oveja. Ardikixa erosikot saltsan ipintzeko.
ardi-kórotz, ardi-korótza. (b). izena. Ardi-kaka.   Excremento de oveja.
© Jaione Isazelaia
ardílana, ardílania. (a). izena. Artilea.   Lana de oveja. Ardilaniakin askotan (puntua egin), neguan urtero-urtero. Pedro. Sin. ardiille, lána.
ardi-nárru, ardi-narrúa. (b). izena. Ardi-larrua.   Piel de oveja con su vellón. ardi-narruz jantzitta ibili. (c). esapidea. On itxurak egiten dituzten jende gaiztoaz esana. Ondo ezautzen dou ori, oiñ ardi-narruz jantzitta ibilli arren. Antzinako otso-ipuinen batetik.
ardí-txábola, ardí-txábolia. (b). izena. Chabola de ovejas. Ik. pastóre-txábola.
© Aitor Usobiaga
arditxákur, arditxakúrra. (b). izena. Perro pastor.
ardizáin. (b). adberbioa. Ardiak zaintzen. Amar urtekin asi nitzan ardizain./ Luis ardizain da mendixan.
ardúra. 1. ardura, arduría. (b). izena. Kezka.   Preocupación. Zapatutan klasia eukitzen dau, ta sarrittan arduriak eztotsa lo eitten be lagatzen./ Etziñan agertzen da arduratan neuan. ardúra izan. (a). dio-zaio aditza. Axola izan.   Importar. Bai, asko ardura jat neri./ Berandu bazatoz be, eztotsa ardura. NOR-NORI edo NOR-NORI NORK, bata zein bestea. arduraik euki ez. (c). esapidea. Bakarrik baliatzeko gauza izan. Zuen neskiak oiñezkero eztauka iñora joateko arduraik./ Orrek eztauka etxeko lanak eitteko arduraik. Jakina, beste testuinguru batean erresponsabilitaterik eza adierazten du. ardurátan egon. (c). esapidea. Kezkatan egon.   Estar preocupado, impaciente. Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare. Ik. armonixán egon. 2. ardura, arduría. (b). izena. Interés, responsabilidad. Fubola da mutiko orren ardura bakarra./ Ikastolako argixak emendatzia ezta nere arduria./ Neska! zelako ardura gutxi daukazun. ardúrak artu. (c). esapidea. Asumir trabajos, cargos, responsabilidades. Kontzejal urten biozula? Ardurak artzia erreza da, baiña gero erantzun ein bia da. ardurak euki. (c). Tener cargos, responsabilidades. Ardura aundixak zeuzkan itxuria, ta burutik endreau zan. arduría artu. (c). Responsabilizarse. Esamiñak laster badauzkazu, arduria artu ta ikasi. Zuen neskatilliak badaki arduria artzen komeni danian. Sin. arduratu. 3. ardura, arduría. (c). izena. Importancia. Eztot entenditzen fubolai zela emon leikixon ainbeste ardura.
ardúrabako, ardúrabakua. (b). izenlaguna. ARDÚRA BARÉKO. Axolagabea, arduragabekoa.   Irresponsable, descuidado. Eztaukat bape konfiantzaik orrekin, ardurabako utsa da ta. Ant. ardurátsu.
ardúrabakokeríxa, ardúrabakokerixía. (c). izena. ARDÚRABAREKERIXA. Arduragabekeria.   Despreocupación, descuido, negligencia. Gaurko gazterixiak ardurabakokerixia besteik eztauka.