Hiztegia
ardangela, ardangelie. (d). (Leintz) Sotoa, ardoa gordetzen den lekua. Bialdu daue gizonori ardangelara, morrokuez zerrau dutzie atie, artu botilla bana hirurek eta biaje. (AA ArrasEus, 233. o.).
ardanzopa, ardanzopak. (c). izena. Ardao-zópa, ardao-zopak. iz. Ardo beroa ogi zopekin; antzina jan ohi zen zenbait familiatan. Vino caliente con sopas. "Sopa borracha". Ikezgintzan beti ezautu naban ardaua garrafoi baten erun, eta goizien ardanzopia esate gontxen. Katillu batea ardao puxkat bota, basokaa pare bat eo, eta azukarra bota dezente eta ogixa erdi-tostau... Mateo./ Entzun izan juat aintziñan umiei be ardao-zopak emote zotsela familixa batzuk Naparruan.
ardáo, -u, ardáua. (a). izena. Vino. Norbaitek edan ondoren botaka egiten duenean, iruzkin umoretsu hau entzun izan da: Itxuria danez, toki diferentetako ardauak eran jittuan.
Ardau gozuak lau begi eta oiñik ez.. esaera. (SM Ezten). ardáo beltz, ardáo béltza. (a). Vino tinto.
ardáo górri, ardáo gorríxa. (a). Vino claro.
ardáo gózo, ardáo gozúa. (b). ARDAO GOXO. Vino dulce, moscatel. Abadian ezkutuan monagilluak trago ederrak joten jotsen ardao gozo botilliai. ardáo zúri, ardáo zuríxa. (a). Vino blanco.
ardau-jana eiñ. (c). esapidea. (adierazkorra.) Ardoz bete belarrietaraino. Atzo guk ein giñuan ardau-jana... ez ur eta ez ardau izan. (c). esapidea. Norbait ganorabakoa izan, proiektu edo gauza batek funts gutxi eduki. Zuen sindikatua ez ur eta ez ardau.
ardátz. 1. ardatz, ardátza. (b). izena. Eje de un carruaje o, simplemente, eje. Burdixai ardatza apurtu jako. Ik. burtárdatz. 2. ardatz, ardátza. (c). izena. Iruten ari den haria biltzeko tresna. Madariaren forma du. Huso. Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Hil./ Liñua ezaututa nao ni Eizal-en, amak gurian ardatzian, emen erretratuan dauan moduko ardatz orretan eitten zuan. JJp. Egurrezkoak, burdinazkoak, eskuz edo makinaz erabiltzekoak, eta forma ezberdinekoak izan arren, oso antzerakoak dira. Ardatzek ziri baten antza dute; alde baten punta bat kiribilatuta izaten dute haria biltzeko, eta beste aldean tope bat, biltzen den hariari eusteko.
Barriketia balitza gorua eta mingaña ardatza, nere andriak egingo leuke etxia bete mataza. (d). esaera. Klem. ardatzían eiñ. (d). ARDAZKETAN EIÑ. Haria egin ardatzez. Ni entzunda nao —beeko sua izengo zan, beste surik ez— gabian amaikak amabixak aldera artian ardatzian eitten onek andra zaarrok —geruaokua da makiñia— da an ardatzian eiñ da gizonak albuan jarri tta suai puxkat argi eraiñ, da ostian kosta eitten zala petroliua ta. Da suan argixakin iruten. Jjp.
Ik. ardázketa. 3. ardatz, ardatza. (b). izena. Subila, ehundegian ehotako ehuna edo bilbatutako hari berria biltzeko egurra. Eje del telar, enjulio. Telia biltzeko zeak, ardatzak, subillak. Guk subilla esaten giñuan normal. Josu.
Sin. subill. 4. ardatz, ardatza. (b). izena. (Eibar) Burdina hariztatzeko erreminta. Macho de roscar. Orrek ardatz txikixak dira eta kontuz ez bazabiz errez apurtuko jatzuz. (SM Burdin).
ardatz-étxe, ardatz-étxia. (d). izena. (Eibar) Hariztatzeko ardatzak birarazteko erreminta. Volvedor, porta-machos.
ardatz-nagusi, ardatz-nagusixa. (d). izena. (Eibar) Eje principal de la máquina herramienta, husillo patrón. Onen tornuonen ardatz-nagusixak ari biborra (Withworth) dauka eta ari metrikua emoteko gaizki be gaizki ibiltzen naiz. (SM Burdin).
ardáudun, ardaudúna. (c). izena. ARDAUTARI. Ardoa etxerik etxe banatzen duena. Repartidor de vino, vinatero Amabixak die eta laster etorriko da ardauduna.
árdazgei, árdazgéixa. (d). izena. Ardatz-gaia. Burtardatza egiteko enborra. Gure aittai entzuten notsan e, gure aittajunak eta juten ziela ara (Aramaixoko Kurtzeta aldera) ardazgeixak ekartzera. Astuakin. Jun ara ta bi trongo ipiñi astuai albotan-da. Don.
Ik. korósti.
ardázketa, ardázketia. (d). izena. Ardatzaz hari egitea. Hilado, acción de hilar con el huso. Neguan ardazketan jarduten zeben etxeko emakumiak. Ardatzian eiñ dirudi erabiliagoa zela ardazketan eiñ baino.
Ik. ardátz, górueta.
árdi. 1. ardi, ardíxa. (a). izena. Oveja. Hemen latxa arrazakoak daude bakarrik, baina izen hori ez da erabilia. Emengo ardixa esaten da «borro»arengandik bereizi nahi denean. Muturzurixak, muturbeltzak, muturgorrixak eta muturkakuak omen daude, besteak beste.
ardíttan eiñ. (c). esapidea. Artzantzan jardun. Illebete barru saldu ein giñuzen gero. Aitta be zaartu zan da, ardittan eitteko ta. Luis.
ardíttan ikási. (c). Artzain ofizioa ikasi. Nik ardittan ikasi naban ementxe txikittan, etxe inguruan. Luis.
ardíxa moztu. (c). Ardiari ilea moztu. Esquilar las ovejas. Guk beti esan izen dou ardixa mozteko artazixak. Pedro. Ik. ardí-mózte, bórro. ardixetara eitten dabena. (d). esapidea. "Se dice de los perros que adquieren el vicio de acometer a las ovejas. Ardixetara eitten ebana aurkittu zan a txakurra eta ill eiñ biar izan eben. 2. ardi, ardixa. (Eibar) Pulga.
Ik. arkakúsu, -o.
ardi-gánau, ardi-ganáua. (d). izena. Especie ovina. Danak batera artuta ardiganaua. Don./ Ardi-ganaua dabillen tokixan lirdika asko itten da.
ardí-mózte, ardí-móztia. (c). izena. Esquileo. Laster asiko da ardi-moztia. ARDI-MOZTEN. Esquilando. Gaur ardi-mozten ibili gaittuk. Don./ Udan, euzkixa gora doianian, San Antoniotan asi eta Santiagotarako moztuta beintzet komeni. San Pedro ingurua sasoik onena. Don./ Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp./ Ni enai artistia ardi mozten. Luis.
ardibide, ardibidia. (d). izena. Ardiak basoan egiten dituen bidezidorrak.
Ardixak, ibillixaz basuan beti bide-txingor batetik, zittuen eregi ardibidiak. (Etxba Eib).
ardiérren, ardierréna. (c). adjektiboa. Beti atzean gelditzen denari esan ohi zaio. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina. "Se dice del último, del que demora, del que queda rezagado." (Etxba Eib). Emen dator, alakon baten, gure ardi-errena. Azen.: ardíerren ere bai.
ardigáldu, ardigaldúa. (c). adjektiboa. Bakartia, inori jaramon asko egin gabe ibiltzen dena. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina. Persona solitaria, que no hace mucho caso a los demás.
Nun ete da gure ardigaldua?
ardi-gonaiza, ardi-gonaizak. (c). izena. ARDI-GURAIZAK. Ardia mozteko artaziak. Tijeras para esquilar ovejas. Ardi-gonaizak esate jaten len. Felipe.