Hiztegia
árbitza, árbitzia. (b). izena. Arbi ederreko saila. Nabar hermoso. Arbitza izugarrixa egon bia dau Narbaizan. "Nabar", soilik, arbi-solo litzateke. Arbitzak arbi ugaritasuna azpimarratzen du, nolabait. Batzuetan sinonimoak dira, baina ez beti.
Ik. arbí-soo.
arbóla-búru, arbóla-búrua. (c). izena. Gorakoa moztutako arbolak alboetara adarrak ateratzen dituen unea. Copa de árbol. Arbola buruan adarrak mozte ako, ta burua eitte ako. Da aura, arbola-buru aura, korapillo asko eoten da, da aura zela tornuan bueltaka etaaten daben, txapa ori, ba an urteten dau korapillua, eitten dittu dibujo oso polittak. Martin. Intxaurrondoaren arbola-burua eta arbola-zuztarra ei dira gehien ordaintzen direnak, oso loratsuak direlako.
arbólai, arbólaixa. (c). izena. ARBOLARI. Arboladia. Arboleda. Ferixa-lekuan arbolaixa zuan edarra baiña bota ein juen./ San Juango arbolaira makiña bat jente etortze zan sasoe batian. Ik. zúaizti.
arbóla-ipurdi. 1. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (b). izena. Arbola ondotik moztu ondoren gelditzen dena. La base y las raíces de un árbol, después de talarlo. Arbola ipurdixan jarri tta meriendia jan neban./ Goimendira Santiagotan juate giñanian, gure ilusiñua, arbola ipurdixak aldapan bera botatzia izate zan. Ik. ánpor. 2. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (c). Arbolaren behe partea, lurraren ondokoa.
arbola-perretxiko, arbola-perretxikua. izena. "Yesquero. Zuhaitz enborretan hazten diran perretxiko klasiak." (SB Eibetno).
Sin. iéska.
árbola-sústar, árbola-sustárra. (b). izena. Zuhaitz-sustraia. Inguru horretako zura oso estimatua da. Adarren juntetan arbola-burua, da arbola-sustarra. Intxaurrian-da geixen paatzen dienak die. Oso dibujo onakin tokatzen danak ixa prezioik eztauka. Ori paatzen dabe, bueno, disparatia! Martin.
Ik. arbóla-búru.
arburu, arburúa. (d). izena. (Eibar) "Peñasco, acantilado. Eguarbitzako arburuan jarritta, orduak emoten nittuan Anbotora begira./ Itsas-ertzeko arburuetatik arrantzale eitten eban amuagaz. Sin. arkatx." (Etxba Eib). Sin. arkatx.
ardailla, ardaillia. (Antzuola) "Iskanbila.
Lengunian berandu etorri zan Patxi ta gurian sortu zan ardailla./ Aman urtian egon zan gurian ardaillia, ango jendia, ango zaatia!" (Lar Antz). Sin. argamailla.