Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
apósinttu
apunte
apósinttu, apósinttua. (d). izena. Logela. Etim.: gaztel. "aposento".
aposta, apostie. izena. (Leintz) APOSTU. Apuesta. Bolatokixetan apostak be izeten dittuk, bat ezetz, baten parra bi ezetz... Apostetan ezetza dok beti nausi. Sin. póstura.
apóstolu, apóstolua. (a). izena. Apóstol. Egundoko apostolu itxuria artzen diarduk.
apote. Ik. ápo.
apotu. aditza. "Cruzar cerdos.   Txarri emia apotu, apua bota." (SB Eibetno).
apotxak eruan. (c). esapidea. (Oñati) APOTXEKIN FAN. Baten batek presaka eta arrapaladan alde edo ihes egin. Arek eruan txuan apotxak!/ A zelako apotxakin fan zan zuen mutikua!.
apreeta, apreetia. (Antzuola) "Alpargata." (Lar Antz) Ik. abárketa.
apreetero, apreeterua. (Antzuola) "Alpargata egilea. Erri guztietan eongo zien apreeteruak. Antzuelan e bazeuan. Kartero Felixek eitte zittuan.
aprezíau. 1. aprezíau. (b). du aditza. Apreciar. Gizonak ez zeben eitten orduan ezebe etxeko jiran, da gaiñera bestiak eitten dabena apreziau ez. Aura berez eitten zalakuen; Olaxe bizi izan zan jentia. Mertz. 2. aprezíau, apreziáua. (b). adjektiboa. Apreciado, -a, estimado, -a. Sasoi artan oso apreziaua zan oillaskua./ Ezta oso apreziaua errixan.
aprézio eiñ. (c). aditza. Hacer aprecio. Amarretakua eskeiñi zostan eta jan egin neban aprezio eittearren./ Eztotsa aprezio aundirik eitten bizikletiai.
apríll, aprílla. (c). izena. APILL, ABRILL. Apirila.   Abril. Aprillian edurra blasta-blasta eitten makiña bat bidar ikusitta garek. Sin. epaill. Apíillen azkenian, orrixa aizgaiñian. esaera. (Izag ). Apilleko josteurixak, sorgiñen ezteixak. esaera. (Antzuola) (Izag Antz). Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapeza baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). esaera. Era honetara ere bai: Udaberriko zuzia urria baiño obia, udazkeneko zuzia ase eitteko gauzia.
áproba, áprobia. (b). izena. Prueba, intento. Irugarren aproban zabaldu dot atia; zerraillia ondatuta egon bia dau. aprobia eiñ. (b). du aditza. Probar, intentar. Pentsatzen neban aura ni baiño geixao izango zala pelotan, baiña aprobia ein barik ezta jakitten./ Uberatik Elgetara ogei minutu inguru tardatzeittut, sarri aprobia eindda nago ta. Sin. apróbau.
apróbau. (b). du aditza. Intentar, hacer la prueba. Zure bizikletiakin Elgetara igotzia aprobau biot. Jana probau egiten da eta ez aprobau. Dena dela, aspaldi honetan behintzat, bi hitz hauek ia ez dira bereizten. Sin. aprobia eiñ. Ik. usáu.
aprobetxategi, aprobetxategixa. (b). Besteen lanaz edo diruaz aprobetxatzen dena. Idea ona dok, baiña ez esan iñori, aprobetxategi asko jaok eta. Baliteke hitz oso zaharra ez izatea hemen.
aprobétxau. (a). da-du aditza. APRÓTXAU. Aprovechar(se). Nerekin majo aprobetxau zien taillerrian./ Gaztiak zaten bittartian aprobetxau.
aprópos. 1. aprópos, apropósa. (b). adjektiboa. Egokia, aukerakoa.   Idóneo, -a, adecuado, -a. Oixe da zuretako abrigo aproposa./ Egualdi aproposa dago plaiarako. aproposéko, aproposekúa. (c). Aproposen esanahi berarekin inoiz entzuten bada ere, ez dakit hiztun txarrena eta berri samarra ez den. Aproposeko egualdixa tokau jakun Italian./ Aura izango litzake alkate aproposekua. Sin. aukeráko, egoki. 2. aprópos. (a). adberbioa. Nahita, berariaz.   Adrede, aposta. Apropos laga neban ogei durokua mai gaiñian, ia baten batek artzen zeban./ Apropos esanda be etxuan gaizkixao esango. Sin. náitta. 3. aprópos. (c). adberbioa. Brometan. Ez zebillen serixo, apropos zebillen.
apropósko, aproposkúa. (c). izenlaguna. Benetakoa ez dena.   De ficción, de comedia. Inuzente egunian aproposko tartia etara zoskuen, gaiñetik dotore dotore natiakin ipinitta ta barrutik buztiña./ Neri etxata bape gustatzen aproposko barriak.
apuko, apukua. (Antzuola) "Aitzakia. Aurten eztauku apukoik./ Juane loiben apukuan Jakara jun ingo da; bestela beti ementxe, etxian sartuta." (Lar Antz).
apúntau. (a). da-du aditza. Apuntar, apuntarse.