Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aitz gáiñeko gáro
áixkora-áo
© Jaione Isazelaia
aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa. (d). izena. . Polypodium interjectum. Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek.
Aitzian jaiotakuak aitzian nai. esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz).
aitz-pérretxiku, aitz-pérretxikua. (c). izena. . AITZ-PÉRRETXIKO. Russula lilacea (?). Gibelurdinaren antzekoa.
aitzúlo, aitzulúa. (d). izena. AIZ-ZULO. Zulo txiki samarra haitzean. Zulo txikixak dienian, kuebara aillegatzen eztienian, aixerixak sartzeko ero. Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Don. Gutxi erabilia. Handia denean, kueba.
aiuntámentu, aiuntámentua. (a). izena. Ayuntamiento. Azen.: aiúntamentu ere bai.
aixe. Ik. áize.
© Asier Sarasua
aixélbuztan, aixélbuztana. (b). izena. . AIXELBUZTEN, AIXERBUZTAN, AIXALBUZTAN, AIXEN, AIXEN BEDAR. Equisetum arvense. Azeri-buztana.   Cola de caballo. Lora gabeko landarea, arrabete edo bi luze, izai txiki baten antza du. Eztainuzko ontziak garbitzeko erabili izan da eta horregatik Euskal Herriko zenbait tokitan eztainu belar deitzen zaio.
Áixelko. (c). izen propioa. Ipuinetako pertsonaia. Azeria.   Personaje de cuentos. El zorro. Bein baten Aixelko eta Otsoko baserri batera joan zien lapurretara. Ik. Otsoko, Mandoko Sin. Mándako. Ik. .
áixen. 1. aixén, aixéna. (c). izena. . Clematis vitalba. Aihena. Liana igokari guztiei ematen zaien izena. Zenbait informantek Clematis vitalbari deitzen dio, basozigarroari, alegia.   Nombre genérico de las trepadoras. Para algunos, concretamente, clemátide. Ik. basózigarro. 2. aixén, aixéna. (c). izena. Landare igokari eta kiribilkariek botatzen duten adartxo heltzaile bakoitza.   Zarcillo. 3. aixén, aixéna. (c). izena. Mahats-adarra.   Sarmiento. Billots-txuletak jan giñuzen aixenekin erreta./ Maastixan dabill aitta aixenak mozten. Sin. maáts-zótz.
© Jaione Isazelaia
aixén áundi, aixén aundíxa. (d). izena. . Calystegia sepium. Corregüela mayor. Lore zuri kanpai itxurakoa du landare igokari honek.
© Jaione Isazelaia
aixén txíki, aixén txikíxa. (d). izena. . Convulvulus arvensis. Corregüela menor. Igokaria nahiz narraskaria da, eta oso kaltegarria soro eta ortuentzat. Kanpai formako lorea zuria edo horia izan ohi du.
aixkirátu. (b). da aditza. Adiskidetu. Bakeak egin, edo lagun egin berriro, haserrealdi baten ondoren.   Amigarse después de un enfado, reconciliarse. Itxuria Mikel da bere nobixia aixkiratu die, alkarrekin ikusittut beintzat eta./ Umiak, aserretu eta aixkiratu belaxe eitten die. Sin. lagundu. Ik. aixkíre. aixkiratuko da oilluak txixa eiñ orduko.. esapidea. (Lar Antz). Nahi eta nahiez adiskidetu beharko duela.
aixkíre. AIXKIDE. 1. aixkíre, aixkiría. (c). izena. AIXKIDE. Adiskidea, lagun kutuna.   Amigo/a íntimo/a. Bere aixkiria bisitatzera doia ta guapa jartzen dago./ Elorrixora jungo gaittun oiñ? I, igual eztittun jungo aixkiriak-ero zera-ta, guaztanan Bergaa. Ben. Nobioa edo amorantea izendatzeko ere erabiltzen da inoiz, eufemismo gisa. Gizonorrek itxuria ezkutuko aixkiren bat zeukan. Ik. aixkirátu, lágun. 2. aixkíre, aixkiría. (b). adberbioa. AIXKIDE. Adiskide, lagun.   Amigado, como amigo. Umiak ointxe alkarrekin asarre ta ointxe aixkire./ Onezkero gure ama ezton egongo aixkire./ Berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña i (hika hitz egin) sekula bez. Ben. Ant. asarre. aixkire ez ibilli. (c). esapidea. Haserre antzean ibili. Osintxukuak, ainbeste plaentxiar geixo ikustiaz ez ebizen aiskide. (SM Ezten).
aixkíre-áldi, aixkíre-aldíxa. (c). izena. Adiskide-aldia, norbaitekin adiskide deneko unea edo garaia. Joan zaittez ointxe aittaana pagia eskatzera. Aixkire-aldixa aprobetxaizu. Klem. Alkarrekin ikusi dittut; aixkire-aldixa dauke, itxuria.
aixkolári, aixkolaríxa. (a). izena. Aizkolaria.   Persona que usa el hacha, en apuestas, sobre todo.
aixkoldu. (d). izena. Aizkoratu, aizkoraz zerbait txikitu.   Partir o destrozar algo a hachazos. Etxuan giltzaik topatzen eta jota aixkoldu egin juan etxeko atia.
© Ezezaguna
aixkol-jóku, aixkol-jokúa. (b). izena. AIXKÓRA-JÓKU. Aizkora jokoa edo apustua.   Apuesta o prueba de hachas. Santiago egunez ixa urtero egoten da aixkol-jokua Goimendin.
aixkól-ots, aixkol-ótsa. (c). izena. AIXKOL-OTX. Aizkorak egurra jotzean ateratzen duen zarata. Manuelek dabill aixkol-otsa goizian goizetik. AIXKOL-OTX dio Hilarik. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika ta, baiña ies eiñ.
aixkomente. (c). (Oñati) Gehienetan. Egunero ez, baiña aixkomente Berezao aldera faten naiz pasiuan . Ik. agitz, komante.
áixkora, áixkoria. (a). izena. AIZKORA, AXKORA, AZKORA (LEIN.). Aizkora.   Hacha. Bergaran aixk- ahoskatu ohi da hitz honetan eta bere eratorri guztietan. Hala ere bada aizk- ahoskatzen duenik.