Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
adelántau
afáriketa
adelántau. 1. adelantau. (b). du aditza. Aurreratu.   Adelantar. Gaur lanak adelantatzia komeni jaku, biar jai artzeko be./ Patatak asko adelantau dabe joan dan iru egunetan. Sin. aurrerátu. 2. adelantau, adelantáua. (a). adjektiboa. Adelantado, -a. Oso naziño adelantaua da Suezia. Sin. aurreratu. adelántau egon. (b). esapidea. Aurreratuta egon. Emen aldian adelantau dare Alemanian.
adélantu, adélantua. (b). izena. Aurrerapena, asmazio berria.   Adelanto. Oiñ daren adelantuekin etxeko lanak eztie lan./ Sasoi artan bizikletia adelantu aundixa zuan./ Oiñ gerria sortuko balitz, oiñ daren adelantuekiñ, iru egunian akabauko litzakek. Klem.
adiós. (a). interjekzioa. ADÍXO. Adiós. —Bueno, biar arte. —Bai, adios./ Oiñ eurixa eitten badau adios gure bedarronduak./ Bai, adixo, gero arte. ADÍXO ere bai agurretan.
adórau. (b). du aditza. Adorar. Adorau eitten zeban bere ama.
adorazíño, adoraziñúa. (c). izena. Adoración.
adóre, adoría. (c). izena. Kemena, barne indarra.   Animo, fuerza vital. Ointxe eztaukat ezta sillatik jaikitzeko adoreik pe./ Adoria bia da ordu orretan obetik jaiki tta igarira juateko. Sin. ánimo. Ik. áide.
adorétsu. 1. adoretsu, adoretsúa. (c). adjektiboa. Animotsua, kementsua.   Animoso, -a, empeñista. Etzuan oso abilla, baiña bai adoretsua. Sin. animóso, -a. 2. adoretsu. (c). adberbioa. Kementsu.   Animoso. Batian mendira, bestian bizikletan, oso adoretsu dabill gure semia aspaldixan. Ant. animoso, -a.
ádur, adúrra. (a). izena. Lerdea.   Baba. Adurra darixola dago beti./ Adur potzua zeukan izaran eindda. Ik. áupez. adúrra dárixola. esapidea. Zerbaiti begira: neska, mutil, jaki..., miretsirik. Biaje guztia adurra darixola ein giñuan, azafatei begira.
adúrra dárixola. esapidea. Zerbaiti begira: neska, mutil, jaki..., miretsirik. Biaje guztia adurra darixola ein giñuan, azafatei begira.
ádurti, ádurtixa. (a). izena. Adurtsua.   Baboso. Gure umia, adurtixa galanta./ Sikatuizu okotza, adurti ori.
afái, afáixa. (a). izena. AFÁRI, APAI. Cena. AFÁRI, afaríxa. (a). APÁI, apáixa. (d). Dagonian dagontxua, nere gizontxua, eztao afarik eta autsi moltzua. esaera. Jateko ezer ez zegoenean esan ohi zen. (Lar Antz). afái izéna eiñ. (c). esapidea. Afari arin bat egin.   Cenar ligero. Afaldu eztakitt, baiña afai izena ein ddou beintzet. afái legía eiñ. (c). esapidea. Afaltzeko ohiturarekin konplitu. Goikoak gutxi jan dela esan nahi du. Honek ere bai, testuinguru batzuetan, baina ez nahi eta nahi ez. afái pasaría eiñ. (c). esapidea. Afaldu. Laister, afari pasaria ein eta estudixatzera juan biot./ Eztou betekara aundirik eiñ, baiña afari pasaria einddou behintzet eta Inoiz badu honek ere arin afaltzearen zentzua. afáittan. (c). adberbioa. Cenando. Atzo afaittan gendela argixa joan zan./ Oiñezkero afaittako ordua izango da./ Biar tia Maria dator afaittara./ Afaittatik etara eben medikua./ Zer preparaukot afaittarako? afáittan, afaittáko, affaittátik, afaittára, afaittaráko: Afaltzen, afaltzeko (izl.), afaltzetik, afaltzera, afaltzeko. Goiko formak galduz doaz eta ordez afaltzen, afaltzera, etab. nagusitu dira.
afái-meríenda, afái-meríendia. (a). izena. Merienda ordu eta afalordu bitartean egiten den jatordua.   Merienda-cena. Souan lanian gabitzenian, zazpirak aldera afai-meriendia eiñ, da aurrera.
afálaurre, afálaurria. (b). izena. Afaldu aurretiko denbora.   El tiempo antes de cenar. Afalaurrian ibilalditxo bat ein biot. Ant. afálondo, afáloste.
afáldu. (a). du aditza. Cenar. Ik. afái.
afálondo, afálondua. (c). izena. El tiempo después de cenar. Sin. afáloste.
afáloste, afálostia. (b). izena. El tiempo después de cenar. Afalosterako laga giñuan negoziuoi. Sin. afálondo. Ik. bazkáloste.
áfan, afána. (b). izena. Zerbait egiteko zaletasuna, agian gehiegizkoa.   Afán; también afición desmedida. Egundoko afana artu dabe bizikletarako./ Angulak afana geixao dauke beste ezer baiño./ Jentiak afan demasa artu dau moreno jartzeko. afan-usaiñak erabili. (c). esapidea. Afankerietan ibili. Aspaldian afan-usaiñ geixegi darabil. afana emon. (c). esapidea. Larregizko onespena emon. Kuadro bati ainbeste afan zela emon leikian be ez eban konprenditzen (SM Zirik).
afankeríxa, afankerixía. (c). izena. Afanosidad, ostentación. Afankerixetan ibiltzia gustatzen jakue orrei.
afari. Ik. afái.