Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
abospolo
adáritxo
abospolo, abospolua. (d). adjektiboa. (Eibar) "Inozo samarra eta patxadatsua.   Pánfilo. Ikusi al dozu abospolo ori?
abrígau. (a). da-du aditza. Nahikoa arropa jantzi.   Abrigar(se). Ondo abrigauta joan, otz eitte jok eta.
abrígo, abrigúa. (a). izena. Abrigo. Abrigo barrixakin dotore asko doia neskatillia. Lehenago gaban deitzen omen zitzaion. Ik. gában, jáke.
ábuelo. (d). Gerra denboran soldaduek, eta baita herritarrek ere, hala deitzen zioten hegazkin frankista bati; begirale lanetan, bonbardeo aurretan ia beti, ibiltzen zen abioi txiki samar bat. Izena, dirudienez, motorrak zahar-hotsa ateratzen zuelako jarri zitzaion. Gerra denporako Abuelo. Abionetia baiño aunditxuaua, baiña aundixa ez. Abioi txiki samarra. Ábuelo etorten zuan, Abuelo esate otsen soldauak. Rrun, rrun, rrun. An Abuelo. Axe agertzen zan lenengo ta. Danok aretxi begira. Gero arek kargauta agertzen zienian e...; soltauko balejako... Fran.
abuéntau. (c). du aditza. AGUANTAU, AGUENTAU. Jasan, aguantatu.   Aguantar, soportar. Abuentau ezindako miñak dauzkat./ Eta konforme ezpaago abuentau ari./ Urpian iru minutu abuentau baietz.
abúsau. (a). du aditza. Abusar.
ábusu, ábusua. (c). Abuso. Puxkat ondo dago, baiña abusua ez.
© Jaione Isazelaia
adábakiñ, adábakiña. (d). izena. ARÁBAKIÑ, ARABAKI. Remiendo, petacho. Belaunian adabakiñ bat ipiñiozu oni./ Lenao arabakindun prakekin beti ibiltzen giñuztan. Don. Sin. ipingi, mániki, petátxu.
ádaki, ádakixa. (c). izena. AAKI, ARAKI, ADARKI. Zuhaitz adarraren egurra.   "La rama del grueso de la muñeca para el fuego." (Izag Antz) Arakixe da egur meia, aprobetxatze giñuan egurra al dan meeneraiño arrama danak. Mateo./ Suegurretarako eitten douna aakixa. Piñua danian da aakixa. Paguan be bai aakixa esaten jako meiai. Don.
ádar. 1. adar, adárra. (a). izena. Cuerno. adár-joka. (b). adberbioa. Tomando el pelo. Orrek beti alkarri adar-joka dabitz. adar-jotéille, adar-joteillía. (b). adjektiboa. Adarra jotzea gustatzen zaiona. Adar joteille amorratua zuan ire aittajuna. adar-soiñu, adar-soiñua. (b). izena. Norbaitek adarra jo eta jo diharduenean, sekulako adar soiñua darabilela esan ohi da. Afalostian, azelakotxe adar-soiñua entzun biar izan zeban nobixuak./ Au dok adar-soiñua; belarrixak ixtia onena. Adar-soiñua entzun edo erabili, batik bat. adárra jo. (a). esapidea. Tomar el pelo. Adarra jote jostek bibotia laga dotelako. 2. adar, adárra. (a). izena. Rama de árbol. Piku adarra apurtu eta lurrera jausi zan. Sin. arráma. Ik. mádal.
adárbakar, adárbakarra. (b). adjektiboa. Adar bakarra duena.   De un solo cuerno. Esne-beixa primerakua zuan adarbakar aura, uztarrirako gauza ez bazan be.
adárdun. 1. adardun, adardúna. (b). adjektiboa. Cornudo, -a, que tiene cuernos. Adardunak die adarixak. 2. adardun, adardúna. (b). adjektiboa. Que tiene ramas.
adardun kakalardo. Lucanus cervus. Ciervo volante. (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
adári, adaríxa. (a). izena. AÁRI. Aharia.   Carnero. Irendua denean ADÁRI KAPÁUa.
adari-mutil. "Preparador de carneros para pelea; aficionado a peleas de carneros. Eugenio Arikitxa be adari-mutilla zuan." (SB Eibetno).
adari-jóku, adari-jokúa. (b). izena. Adarien arteko burruka. Ikuskizun gisa edo apustu gisa antolatu izan dira.   Pelea de carneros. Concebida como espectáculo, apuesta, o ambas cosas a la vez. Len, Uberan, adari-jokua urtero izaten zan. Ik. adári tópeka.
adári motz, adári mótza. (c). izena. Adarrik gabeko aharia. Adari motza; adari motza esan ezkero adarbakua dala. Luis. "Motza" esanda ere ulertzen da.
adári tópeka, adári tópekia. (b). izena. Pelea de carneros. Basuan garo ebagitzen niarduala, ordu erdiko adari topekia ikusi najuan. Adari topeka gerta daiteke adari-joku izan gabe. Borroka berezkoa denean, alegia.
adaríttu. (c). du aditza. Cubrir el carnero a la oveja. Agostuan amarrian, olaxe, lagatzeotsat adarixai ardixetara. Orduantxe asten dia arkerak eta segiduan pasatzen dia adarixakin ardixak, adaritzen dia. Enr./ Lau adari daukadaz, da nik eitten dotset e adaritzeko denporan ba bi; lelengo bat bakarrik botatzen dot ardixetara, ezta, baiña gero ardixak mordua dabizela arkera ikusittakuan ba bi. Bi erabiltzeittut, lelengo norberak nai dittuan kapritxuzkuenak, da gero ba, pasau samartutakuan ardixok pa gero danei lagatzeotset. Enr. adaríttuta. (c). adberbioa. Preñada la oveja. Adarittuta dare; “ardi-betia” be ondo dao, baiña sekula eztot entzun. Luis.